Gasteizko Zadorra AEK euskaltegiak egun osoko egitaraua antolatu du larunbatean 15. urtemuga ospatzeko

Zadorra AEK euskaltegiko kideak
ZADORRA AEK EUSKALTEGIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 27 mayo 2024 13:02

GASTEIZ, 27 (EUROPA PRESS)

AEK-k Gasteizko Lakua auzoan Zadorra euskaltegia ireki zuenetik 15 urte beteko dira ekainean, eta urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute datorren larunbatean, ekainaren 1ean. Egun euskaltegian dauden zein bertatik igarotako ikasle, irakasle, lagun eta auzokideekin ospatzea da asmoa.

Modu honetan, euskaltegiko ordezkariek astelehen honetan jakitera eman dutenez, 15. urtemuga ospatzeko larunbateko egitaraua 12:00etan hasiko da, euskaltegi pareko parkean egingo den mintzodromoarekin.

Ondoren, 13:00etan, bertso-trikitixa poteoa abiatuko da Zadorra euskaltegitik bertatik, eta 15:00etan herri bazkaria egingo dute Ibaiondo eskolan. Bazkaldu ostean, 16:30ean, bingoa izango da Ibaiondo eskolan.

Bukatzeko, Zadorra AEK euskaltegiaren urteurrena ospatzeko bildutakoek Bele Zuria taldearen kontzertuaz gozatu ahalko dute 18:00etan Ibaiondo eskolan. Horrez gain, udako ikastaroen informazioa eta datorren ikasturterako aurrematrikulazioari buruzko informazioa emango da egunean zehar.

Contenido patrocinado