Foto: Europa Press
BILBO, 26 (EUROPA PRESS)
Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Aste Santuko tailerrak eskainiko ditu. Zehazki, apirilaren 22tik 25era bitartean izango dira tailerrak, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.
Lehen egunean, apirilaren 22an, "Dorretxeak" tailerra egingo da; biharamunean, apirilaren 23an, "Euskal Kultura Jokoa" tailerra; 24an, "Euskal Mitologia" tailerra; eta azkenik, apirilaren 25ean, "Bando arteko gudak" tailerra.
Esan bezala, tailerrak 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta goizeko ordutegian egingo dira, 11:00etatik 13:000ak arte. Prezio euro bat da ume eta egun bakoitzeko, eta ezinbestekoa da Euskal Herria Museoan bertan izena ematea.