Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa igandean izango da, Arrasaten

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan ariko diren sei bertsolariak
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 30 noviembre 2024 11:39

DONOSTIA 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa izango da igandean, abenduaren 1ean, Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Saioa bukatu ondoren erabakita egongo da finaleko zortzikotea, eta horietako bat, gutxienez, Arrasateko irabazlea izango da, gainerakoek puntuazioaren arabera izango baitute finalean kantatzeko aukera.

Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariek abestuko dute, eta gai jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da.

Epaile lanak, ostera, Bakarne Urreaga Etxeberriak, Eneritz Azkue Basurkok, Karlos Ibarguren Olaldek, Leire Beloki Lizarraldek eta Mikel Lersundi Ayestaranek egingo dituzte, eta idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da.

Saioko sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai eta Uarkape pilotalekuko txarteldegian ere egongo dira igandean bertan, aurretik agortzen ez badira. Finalaurreko guztiak bezala, Arrasateko saioa zuzenean emitituko du ETB4k, Ilaski Serranok aurkeztuta, Jon Martin aditua alboan duela.

Contenido patrocinado