BILBO, 6 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) martxoan baino 2.402 lagun gehiago ditu afiliatuta Gizarte Segurantzara apirilean (+%0,23), eta guztira 1.024.840 dira. Orobat, azken 12 hilabeteetan 11.124 langile gehiago afiliatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (+%1,10), Espainiako Gobernuak astearte honetan emandako datuen artabera.
Lurraldeka, Arabak 168.265 langile ditu Gizarte Segurantzara afiliatuta apirilean, martxoan baino 267 gehiago (+%0,16); Bizkaiak 1.192 kide irabazi ditu (+%0,23) eta denera 516.099 daude, eta Gipuzkoan 340.477 afiliatu daude, martxoan baino 943 gehiago (+%0,28).
Joan den urteko apirilarekin alderatzen bada, berriz, Arabako 1.316 langile gehiago afiliatu dira Gizarte Segurantzara (+%0,82), Bizkaiak 7.406 kide irabazi ditu, (+%1,46) eta Gipuzkoak 2.358 afiliatu gehiago ditu (+%0,70).
Bestalde, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrak 854.261 kide ditu apirilean EAEn, eta horietatik 26.932 etxeko langileak eta 1.774 nekazaritza langileak dira. Gainera, autonomoen erregimenean 166.614 lagun daude, eta 3.965 itsasoko langileak dira.
Azkenik, apirila bukatzean, EAEko 927 langilek zuten indarrean aldi baterako enplegu erregulazio espedienteren bat (703 gizon eta 224 emakume), hau da, aurreko hilean baino 135 gehiagok.