Green Capital eta Andre Maria Zuriaren pilota txapelketak hasiko dira astearte honetan Gasteizko Foru plazako frontoian

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 22 julio 2025 9:16

GASTEIZ 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Nesken banakako paletako Green Capital txapelketaren 14. edizioa eta neska-mutilen Andre Maria Zuriaren esku pilotako txapelketaren 30. edizioa jokatuko dituzte Gasteizko Foru plazako pilotalekuan astearte honetatik, uztailaren 22tik. Afizionatu mailako bi lehiaketetako finalak Gasteizko jaietan jokatuko dira.

Antolatzaileek iragarri dutenez, bederatzi pilotari izango dira Green Capital txapelketako finalera iristeko lehian, lau elite mailan eta bost promesetan. Finala abuztuaren 5ean jokatuko da, Andre Maria Zuriaren jaietako egun handian.

Orobat, Arabako klubetako 41 pilotari lehiatuko dira uztaileko arratsaldetan eta abuztuko goizetan jokatuko den Andre Maria Zuria txapelketan. Hiru kategoria izango di: 13 pilotari izango dira kadete mailan, 14 gazte mailan (8 mutil eta 6 neska) eta 14 senior maila. Finalak abuztuaren 9an jokatuko dira, jaien azken egunean.

Contenido patrocinado