Guggenheim Bilbao Museoak irekiera ordutegia luzatu du astelehen honetatik

Guggenheim Bilbao Museoa
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 16 junio 2025 9:11

BILBO 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak irekiera ordutegia luzatu du udan izaten den bisitari kopuru handiari erantzuteko astelehen honetatik, ekainaren 16tik. Udako ordutegia irailaren 21era arte egongo da indarrean, eta museoa 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik egunero, bere arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Bilboko museora hurbiltzen diren bisitariek hainbat erakusketa izango dituzte ikusgai, besteak beste, 'In situ: Refik Anadol', 'Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen', 'Vito Acconci / Sergio Prego: YOU' bideo instalazioa eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak biltzen dituen erakusketa iraunkorra.

Horrez gain, ekainaren 24tik aurrera Barbara Kruger artista estatubatuarrari eskainitako erakusketa ere egongo da Bilboko Guggehiem museoan.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado