Gure Zirkua Bizkaian izango da ekainean eta uztailean

Gure Zirkuaren karpa
GURE ZIRKUA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 5 junio 2023 12:41

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Gure Zirkuak aurrera darrai seigarren birarekin, eta, lehen aldiz Zuberoan egon eta Maule-Lextarren milatik gora ikusle bildu eta Gipuzkoako Andoainen eta Lazkaon karpa mukuru bete ondoren, Bizkaian izango da ekainean eta uztailean. Sarrerak salgai daude jada www.gurezirkua.eus webgunean.

Hasteko, euskal zirku ibiltariak jakinarazi duenez, hasteko, Lea Artibain izango da taldea, eta zazpi emanaldi eskainiko ditu Markina-Xemeinen ostiraletik, ekainaren 9tik. Ondoren, Gure Zirkua Ezkerraldera iritsiko da lehen aldiz, eta bi asteburuko egonaldia Portugaleten. Uztailean, berriz, Durangaldera itzuliko da zirku ibiltaria eta Elorrion altxako du karpa.

Zehazki, Gure Zirkua ekainaren 9, 10, 11, 16 eta 17an izango da Markina-Xemeinen, ekainaren 23, 24, 25, 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean Portugaleten, eta uztailaren 7, 8, 9, 13, 14, 15 eta 16an Elorrion.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado