BILBO 14 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haizeagatiko abisu horia aktibatuko du ostegunean, urtarrilaren 15ean, ageriko zenbait gunetan 100 km/h-tik gorako boladak izatea aurreikusi delako. Abisua 06:00etatik 15:00etara egongo da indarrean.
Hego eta hego-mendebaldeko haize boladak 100 km/h-tik gorakoak izan daitezke Bizkaiko ageriko zonaldeetan, bereziki mendebaldeko mendi guneetan. Gipuzkoako ageriko tokietan eta Arabako mendebaldean 80-100 km/h-ko haize boladak aurreikusi dira.
Agerikoak ez diren inguruneei dagokienez, aurreikuspenek diote haize boladak 80 km/h-tik gorakoak izan daitezkeela Bizkaian, bereziki mendebaldean.