Hipo eta Tomax pailazoek "Dinbi Danba" aurkeztuko dute igandean Sondikan (Bizkaia)

Hipo eta Tomax pailazoak igandean Sondikan
SONDIKAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 abril 2012 14:18

BILBO 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

Hipo eta Tomax pailazo bikoteak "Dinbi Danba" izenburuko ikuskizuna taularatuko dute datorren igandean, apirilaren 22an, Sondikako (Bizkaia) Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Sondikako Udalak jakinarazi duenez.

Mikel Sarriegik eta Joserra Fachadok, aktore, antzerki irakasle eta beste hainbat saltsatan aritu ondoren, beste esperientzia bati heldu diote: Hipo eta Tomax pailazo bikoteari. Hipotolomeo garbitzailea eta Tomax aguazila, jatetxe bateko sukaldean, herriko plazan edo zine-plato batean elkartu eta hainbat gertaera xelebre, bitxikeria barregarri eta pasadizo umoretsu etorriko dira bata bestearen atzetik ordu bat irauten duen emanaldian.

Ikuskizuna Sondikako Kultur Etxeko auditoriumean izango da, arratsaldeko 17:00etan. Sarreraren prezioa bost eurokoa da 12 urte baino txikiagoentzat eta zortzi eurotakoa beste guztientzat. Sarrerak BBKn lor daitezke: Teleka kutxazainetan, telefonoz (944 310 310) edo interneten (www.bbk.es).

Contenido patrocinado