HiTZ hizkuntza teknologien ikerketa zentroa aurkeztuko dute ostegunean, Donostian

HiTZ zentroa
HITZ
Publicado: miércoles, 4 noviembre 2020 12:27

DONOSTIA, 4 Nov. (EUROPA PRESS) -

HiTZ hizkuntza teknologien arloko ikerketa zentroa aurkeztuko dute ostegunean, azaroaren 5ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaria zentroan, Donostian. Zentroak Informatika Fakultatean du egoitza, Donostian bertan, eta bere helburuak dira hizkuntza teknologietan nazioarteko erreferentea izatea eta Euskal Herria ikerketa eta garapen gune garrantzitsu bihurtzen laguntzea dira, adimen artifizialaren inguruko beste eragileekin batera.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, hizkuntza teknologien gaia ertz askotarikoa izanik, diziplinarteko adituen talde zabala bilduko du HiTZ zentroak, besteak beste, informatikariak, hizkuntzalariak, ingeniariak, itzultzaileak eta soziologoak.

Zentroaren aurkezpen ekitadia 11:30ean hasiko da, eta Nekane Balluerka EHUko errektoreak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Eneko Agirre HiTZ zentroko zuzendariak parte hartuko dute.