Huhezinema 20. Euskal Ikus-entzunezkoen Jaialdiak euskarazko lanak soilik onartuko ditu

Iazko irabazleak
HUHEZINEMA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 5 octubre 2026 14:08

DONOSTIA 5 (EUROPA PRESS)

Huhezinema Euskal Ikus-entzunezkoen Jaialdiko 20. edizioan parte hartzeko epea zabalik dago eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. Euskarazko lanak bakarrik onartuko dira lehiaketan, euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, urtarrilaren 20tik 22ra ospatuko da jaialdia, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe kultur etxeko zinema aretoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan. Jaialdia besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan.

Edizio honetan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko du aurten antolakuntzak, eta, hala, euskarazko lanak bakarrik onartuko dira lehiaketan, euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz.

Lehiaketan parte hartzeko, https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdbm9nhRTlRRmOGKnh4... estekan dagoen galdetegia bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da.

Sariei dagokienez, Sail Ofizialean hautatutako finalista bakoitzak 150 euro jasoko ditu aukeratua izateagatik, Huhezinema saria 650 eurokoa izango da, eta Ikusleen Sariak 100 euroan baloratutako saria emango du. Ikasle Sailean, Ikasle film onenak 300 euro jasoko du, MU sariak 200 euro emango dizkio Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari, eta Ikusleen Saria 100 euroan baloratutakoa izango da.

Bideoklip Sailean, Bideoklip onenak 300 euro jasoko ditu, eta Ikusleen Sariak 100 euroan baloratutako saria banatuko du. Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero. Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta jaialdiari buruzko berriak https://huhezinema.eus/ webgunean izango dira ikusgai.

Contador

Contenido patrocinado