BILBO 8 Jul. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) inguruko 2016ko bigarren kanpaina egingo du datorren astean zehar, Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan. Gidariak bolantean duten erantzukizunaz jabearaztea da helburua, betiere bide segurtasuna bermatze aldera.
Horrela, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, pneumatikoen egoerari eta higadura mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, IATen arabera, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko.
Aurtengo lehenengo kanpaina joan den martxoan egin zen. Orduan, Bilboko Udaltzaingoak 88 ibilgailu ikuskatu eta 18 salaketa jarri zituen IAT epearen barruan egin gabe zutelako. 2015ean egin ziren kanpainetan 980 ibilgailu ikuskatu ziren eta 132 salaketa jarri ziren IAT epe barruan ez egiteagatik.
2015ean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko hiru kanpaina egin ziren. Bilboko Udaltzaingoak 980 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 132 ibilgailuri, hots, %13,5ri, salaketa jarri zien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.