BILBO 16 Nov. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du datorren astean zehar, ibilgailuetan IAT eguneratua eta pneumatikoak, argiak eta direkzioko gailuak egoera onean dituztela zaintzeko eta kontrolatzeko, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.
Euskal Herriko Bide Segurtasunaren 2012rako Plan Estrategikoaren barruan dagoen kanpainaren helburua da ibilgailuek baldintza tekniko egokietan zirkulatu eta egin beharreko kontrolak eginda dituztela ziurtatzea. Argien, direkzioko gailuen eta pneumatikoen egoera ere ikuskatu eta kontrolatuko dute.
Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko Unitateko agenteek gidari guztiei gogorarazi diete IAT legez ezarritako epean egitea eta aldiro-aldiro ibilgailuaren funtsezko beste puntu batzuk aztertzea nahitaezkoa dela, arriskuak saihesteko eta seguruago gidatzeko. Arau horiek guztiak betetzen direla ziurtatzeko, Udaltzaingoak lau kontrol egingo ditu egunero, kanpainak irauten duen zazpi egunetan, astelehenetik igandera bitartean.
IAT kontrolatzeko aurten egindako aurreko kanpaina, uztailaren 16tik 22ra bitartean, Bilboko Udaltzaingoak, guztira, 27 kontrol egin zituen, 386 ibilgailu kontrolatuz.