III. Euskal Mundu Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea irailaren 30era arte dago zabalik

III. Euskal Mundu Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea irailaren 30era arte dago zabalik
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 3 septiembre 2026 14:47

BILBO 3 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du III. Euskal Mundu Biltzarra - From Basque to the World topaketarako komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea irailaren 30era arte dagoela zabalik. Biltzarra 2027ko urriaren 20, 21 eta 22an egingo da Bilbon, eta mundu osoko ikertzaileak, profesionalak, erakundeetako ordezkariak, gizarte eragileak eta hizkuntza komunitateak bilduko ditu.

Euskararen, hizkuntza gutxituen eta hizkuntza aniztasunaren orainari eta etorkizunari lotutako ezagutza, esperientzia eta proiektuak biltzarrera eramatea da ekimenaren helburua, eta lau arlo nagusiren inguruan egituratu da deialdia: lidergo instituzionala eta nazioarteko proiekzioa, gizarte kohesioa eta ongizatea, kultura, sorkuntza eta komunitatea, eta teknologia eta berrikuntza.

"Ekimenak Bilbo topaketa, ezagutza truke eta hausnarketa gune bihurtu nahi du, globalizazioak, digitalizazioak, adimen artifizialak, mugikortasunak eta gero eta aniztasun sozial eta kultural handiagoak hizkuntza komunitateei planteatzen dizkieten erronkei buruz", azaldu dute Jaurlaritzatik.

Bada, interesa dutenek deialdiaren baldintzak kontsulta eta proposamenak aurkez ditzakete III. Euskal Mundu Biltzarra - From Basque to the World topaletaren webgune ofizialaren bidez. Epea irailaren 30era arte dago zabalik.

Contador

Contenido patrocinado