Ikerketa Feministarako Metodologiari buruzko II. Jardunaldiek 200dik gora lagun bilduko dituzte Donostian

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 18 junio 2014 13:06
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

   "Ikerketa Feministarako Metodologia: Giza eskubideen aldeko tresnak eta aplikazioak" II. Jardunaldiak egingo dira ostegunean eta ostiralean, ekainaren 19an eta 20an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian. Topaketan, 200dik gora lagun bilduko direla jakinarazi du EHUk.

   Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta SIMReF Ikerkuntza Feministarako Metodologia Diziplina Anitzeko Mintegiak antolatu dituzte jardunaldiak, EHUko UFI Hegoa Estudios de Desarrollo eta Berdintasun Zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

   Unibertsitateko komunitatea (EHUko eta Estatuko unibertsitateetako irakasleak, ikertzaileak eta graduko eta graduondoko ikasleak), mugimendu feministen eta giza eskubideen arloko erakundeak, GKEak, erakunde publikoetako langileak, ikerketa eta prestakuntza zentroak eta interesa daukaten beste pertsona batzuei zuzenduta daude jardunaldiok.

   Hitzaldiez gain, ostegunean, begirada feministatik erabiltzeko ikerketa tresna desberdinen inguruko tailerrak egingo dira (azterketa intersekzionala, narratiben eraikuntza eta diskurtso analisia), eta ostiralean, tresna hauek erabiltzen dituzten giza eskubideen inguruko ikerketa konkretuen gainean jardungo da.

   Jardunaldiok nazioartean, zein Estatuan eta gure inguru hurbilenean ospetsuak diren gonbidatuak izango dituzte, hala nola Barbara Biglia (Universitat Rovira i Virgilli eta Simref), Raquel (Lucas) Platero (Madrilgo Universidad Rey Juan Carlos), Itziar Gandarias eta Nagore Garcia Fernandez (Bartzelonako Universidad Autonoma), Jokin Azpiazu (EHU), Ochy Curiel (Universidad Nacional de Colombia), Amandine Fulchiron (aktibista feminista, Guatemalako Actoras de Cambio talde feministaren sortzaileetako bat), Elena Grau (Institut Català per la Pau), Carmen Gregorio Gil (Universidad de Granada) eta Mari Luz Esteban (EHU).

   Jardunaldien izen emateak antolatzaileen iragarpenak aski beteko ditu. Tailerren izen ematea duela hilabete itxi zen eta orotara jardunaldietarako 200dik gora lagun daude apuntatuta.

Contenido patrocinado