BILBO 5 (EUROPA PRESS)
Industria sektorearen produkzioak %0,6ko jaitsiera metatua izan du 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2024koaren aldean, bereziki energiaren eta bitarteko ondasunen portaeren ondorioz, urte osoan %3,3ko eta %1,9ko jaitsiera metatuak izan baitituzte, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Kontsumo ondasuunetan, alediz, iaz metatutako produkzioa 2024koa baino %0,9 handiagoa izan da, kontsumo iraunkorreko ondasunek (%1,3ko igoera) eta kontsumo ez-iraunkorreko ondasunek (%0,8ko igoera) portaera positiboa izan dutelako. Ekipamenduko ondasunen produkzioari dagokionez, %1,3ko hazkunde metatua izan da.
Lurralde historikoei begiratuta, Arabako industriaren produkzioak bilakaera negatiboa izan du 2025ean, metatutako ekoizpena %4,5 murriztu baita; Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, urteko tasa metatu positiboak eman dira, %0,7ko eta %0,3ko hazkundeekin, hurrenez hurren.
Bestalde, EAEko industriaren produkzioa aurreko urteko hil berean izandako tasan mantendu da abenduan (%0,0), lan egutegi homogeneoari dagokionez. Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, berriz, industriaren jarduera %1,0 handitu da, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
Azkneik, lurralde historikoka, industriaren produkzioaren indizearen abenduko urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban (-%3,4) eta Bizkaian (-%1,8), eta positiboa Gipuzkoan (%3,4).