BILBO 5 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %3,3 murriztu da abuztuan 2025eko hilabete berarekin alderatuta, lanegutegiko balio homogeneoetan. Aurtengo uztailaren aldean, berriz, industriaren jarduerak %1,2ko jaitsiera izan du, urtaroen eragina zuzendu ondoren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Lurralde historikoka, industriaren produkzioaren indizearen urtetik urterako bilakaera negatiboa izan da abuztuan Araban eta Bizkaian, %11,8ko eta %5,2ko murrizketekin, hurrenez hurren), eta Gipuzkoan aldakuntza positiboa izan da, urtetik urterako %3,2ko igoerarekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, kontsumo ondasunen produkzioak urtetik urterako %2,0ko jaitsiera izan du abuztuan, ekipo ondasunenak %8,0koa eta bitarteko ondasunenak %4,9koa; energiaren produkzioak, aldiz, %12,7ko igoera izan du.
Maila bereiziagoan, EAEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%13,8) eta zura, papera eta arte grafikoak (%6,3) adarrek izan dituzte abuztuan produkzioan urtetik urterako igoerarik handienak, eta garraio materiala (-%17,4), elikagai industriak, edaria eta tabakoa (-%7,5) eta kautxua eta plastikoak (-%7,2) adarrek, aldiz, beherakadarik handienak.