Jaurlaritzak 4,6 milioi euro banatuko ditu merkataritzako establezimenduak eta zerbitzuak modernizatzeko

Archivo - Saltokiak Gasteizen
EURPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 29 abril 2025 12:31

GASTEIZ, 29 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzak 4,6 milioi euro bideratuko ditu aurten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkatatzako establezimenduak eta merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko diru laguntzetara.

Hain zuzen ere, Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi dutenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren merkataritzako establezimenduak eta zerbitzuak modernizatzeko laguntzen programa onartu da astearte honetan gobernu bileran.

Programaren helburua da berrikuntza, kudeaketa tresnen hobekuntza, azpiegiturak eta ekipamendu komertziala bultzatzea, sektorean kalitate eta lehiakortasun maila handiagoa lortzeko. Agindurako aurrekontua 4.603.000 eurokoa da.

Inbertsioan laguntzeko programaa EAEko merkataritza arloko enpresetara zuzenean bideratuta dago, eta %15 handitu du aurrekontua 2024koarekin alderatuta. Joan den urtean 1.508 eskaera aurkeztu ziren, 985 erantzun ziren, eta esleitutako aurrekontu osoa gauzatu zen.

Laguntzak eskuragarri egongo dira beren konturako langile edo autonomoentzat, sozietate zibilentzat eta ondasun erkidegoentzat, mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat, baldin eta jarduera nagusia EAEn kokatutako establezimendu fisikoetan egiten badute, kalean bertan, jendearentzat irekita eta egoera operatiboan.

Eskaerak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta irailaren 30ean amaituko. Eskaeren ebazpena epea amaitu edo kreditua agortu arte izango da. Diruz lagundu ahal izango diren inbertsioak 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean egindakoak izango dira (biak barne).

Jaurlaritzaren arabera, laguntzen programak indartu egiten du "merkataritza eta zerbitzu sektorearen garapenarekin eta modernizazioarekin duen konpromisoa, lehiakortasuna eta kalitatea sustatuz etengabe aldatzen ari den enpresa ingurunean".

Contenido patrocinado