20 de Otsaila de 2020
 

'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' biltzarra hasiko da asteazkenean, Donostian

Publicado 2019/12/10 12:42:54CET
Joxe Azurmendiri buruzko biltzarra.
JAKIN FUNDAZIOA

DONOSTIA, 10 Dic. (EUROPA PRESS) -

Jakin Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' biltzarra antolatu dute, Donostian, filosofo zegamarraren ekarpena egungo begiradatik aztertu eta lantzeko asmoz. Topaketa asteazkenetik ostiralera izango da, abenduaren 11tik 13ra, San Telmo museoan, eta 50 aditu elkartuko ditu.

Biltzarraren antolatzaileek nabarmendu dutenez, Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) "Euskal Herri garaikideko pentsalaririk oparoena" da, eta "argitaratu dituen 41 liburuak eta ia 500 artikuluak horren lekuko dira". Azurmendiren ekarpena ertz ezberdinetatik aztertzeko, 50 aditu elkartuko ditu biltzarrak San Telmo museoan. Horien artean daude Joseba Zulaika, Miren Azkarate, Joan Mari Torrealdai, Jule Goikoetxea, Markos Zapiain edota Alaitz Aizpuru, besteak beste.

Irekiera ekitaldi bereziarekin ekingo dio biltzarrak, asteazkenean. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Nekane Balluerka EHUko errektoreak, Jon Insausti Donostiako Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakariak eta Iñaki Zabaleta EHUko Filosofia irakasle eta Joxe Azurmendi Katedrako koordinatzaileek hartuko dute hitza. Ondoren, Joseba Zulaika antropologoak, Miren Azkarate hizkuntzalariak eta Pruden Gartzia urgazle eta idazleak hitzaldi bana eskainiko dute.

Ostegunean, museoko hiru aretotan banatuko da topaketa, Azurmendiren ildo ezberdinak aldi berean landu ahal izateko. Gizaberearen filosofia, gogoeta etikoak, pentsamendu soziala, kooperatibismoa, nazioa, estatua eta kultura izango dira jorratuko diren gai nagusiak, mahaika sailkatutako hitzaldi laburren bitartez. Horiekin batera, goizean hitzaldi luzeagoak ere tartekatuko dira Azurmendiren ibilbideari eta obrari buruzko gogoeta orokorragoekin. Ostiralean, aldiz, saio guztiak Areto Nagusian egingo dira berriro, goizez.

BI EMANALDI BEREZI

Gainera, kultura Azurmendiren kezka eta langai nagusietako bat izaki, bi emanaldi berezi antolatu dira, biak ere bere olerkigintzan oinarrituta. Lehen egunean kontzertua eskainiko du Gotzon Arrizabalaga irakasle eta musikariak, eta azken egunean, biltzarra amaitzeko, 'Aginako zero bat' emanaldia eskainiko dute Manex Agirre, Jon Aranburu, Marco Bianchi eta Gaizka Amondarainek.

Biltzarrean edonork parte har dezake, beti ere aldez aurretik izena emanez gero: https://www.ehu.eus/eu/web/hefa/izen-ematea-azurmendi-kongre.... Osteguneko saioetan espresuki eman beharko da izena, hau da, zer saio zehatzetara joango den adierazi beharko da aldez aurretik.

Lo más leído

  1. 1

    Teorizan meteoritos que alcanzan la Tierra a velocidad relativista

  2. 2

    Mägo de Oz confirma a Víctor de Andrés como su nuevo guitarrista

  3. 3

    El coronavirus se puede transmitir por aerosol en el aire, según las autoridades chinas

  4. 4

    Belén Esteban regresa al foco mediático tras la triste muerte de Fran Álvarez

  5. 5

    Eugenia Martínez de Irujo: "Con Cayetano no tengo relación"