Kaixomundua.eus II. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da ostegunean, Twitch bidez

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 19 mayo 2021 17:28

BILBO 19 May. (EUROPA PRESS) -

Kaixomundua.eus lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa ekitaldia Twitch bidez egingo du PuntuEUS Fundazioak lehenengo aldiz, ostegunean, maiatzaren 20an. Orotara, Euskal Herriko 36 ikastetxeek eman dute izena eta 1.288 ikaslek parte hartu.

PuntuEUS Fundazioak jakinarazi duenez, Kaixo Mundua eskola komunitateari zuzenduta dagoen hezkuntza proiektua da, eta lehiaketaren helburua webguneak sortzen ikasiz gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da.

Horrekin batera, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da PuntuEus Fundazioak Euskaltel Fundazioaren eta Dinahosting-en laguntzarekin batera sustatzen duen proiektuaren bitartez.

Sari banaketa ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta https://www.twitch.tv/sarean_eus helbidean jarraitu ahalko da. Leire Martinez de Erizek gidatutako emanaldian parte hartuko dute finalistek, Leire Palacios PuntuEUS Fundazioaren proiektu arduraduna, Lorea Argarate Kaixo Mundua proiektuaren aholkulari pedagogikoak eta Ainhoa Azkue 'Nebukai gamerrak.

Contenido patrocinado