Kepa Sojoren "Loco con Ballesta" film laburra, Goya sarietarako hautagai

Kepa Sojoren filmaren kartela
Foto: EHU
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 7 enero 2015 17:05
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Kepa Sojo zinemagile eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zinearen Historiako irakaslea Goya sarietako fikziozko film laburrik onenaren sarirako hautagai izendatu dute, "Loco con Ballesta" izenburuko filmari esker, EHUk jakinarazi duenez.

   "Loco con Ballesta" Sojoren laugarren film laburra da, "komedia kostunbrista" bat, eta Karra Elejalde eta Andrés Gertrudix protagonistak dira. Estrenatu zenetik 24 sari lortu ditu, Bilbo, Cortogenia, FIBABC, Medina del Campo edo Aguilar de Campoo bezalako jaialdietan, eta 100 bat zinemalditan hautatu dute, hala nola San Marino, San Petersburgo, Montpellier edo Pistoian.

   Kepa Sojo zinearen historiako irakaslea da EHUko Letren Fakultatean irakasten den Zinearen Historiako graduan eta CYXAC masterrean, bai eta zuzendaria ere EHUko Arabako campuseko unibertsitate proiekzioaren arloan.

   Beste hiru film labur zuzendu ditu: "Cuando puedas", "Looking for Chencho" eta "100 maneras de hacer el pollo al txilindrón". ETBrako "Platos sucios" seriea eta 2006an estreinatu zen "El síndrome de Svensson" film luzea ere zuzendu ditu.

Contenido patrocinado