BILBO, 29 (EUROPA PRESS)
Langile bat hil da ostegun honetan Bilbon lanean ari zen eraikineko teilatutik behera erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari adierazi dionez.
Ezbeharra 10:24an gertatu da Bilboko Jose Maria Ugarteburu kalean, oraingoz ezezagunak diren zergatiengatik gizon bat lanean ari zen eraikineko teilatutik erori denean.
Ertzaintza eta osasunm zerbitzua bertaratu dira baina ezin izan dute ezer egin langilea salbatzeko, eta mediku batek baieztatu du hilda zegoela jasandako zaurien ondorioz.