Lau pertsona atxilotu dituzte Gasteizen udaltzainei erasotzeagatik

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 28 junio 2021 16:43

GASTEIZ 28 Jun. (EUROPA PRESS) -

Lau pertsona atxilotu zituzten igandean Gasteizen, bi gertakaritan udaltzaingoko agenteei eraso egiteagatik, Gasteizko Udalak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Lehenengo jazoera 02:00ak aldera izan zen, Antso Jakituna kalean. Borroka baten abisua jaso ostean, udaltzainak bertaratu ziren eta lekukoak elkarrizketatu zituzten, eta inplikatutakoen deskribapenak jaso. 28 eta 31 urteko bi gizonezko ziren eta inguruetan atzeman zituzten.

Esku hartzean, udaltzainetako bat zauritu egin zen, bere buruari lesiorik eragin ez ziezaion borrokan inplikatuetako bat geldiarazten ari zen bitartean. Zegozkion ikerketak egin ostean, bi gizonezkoak atxilotu egin zituzten.

Beste gertakaria 17:00etan gertatu zen. 51 urteko gizonezko bat eta 40 urteko emakumezko bat Martxoak 8 etorbideko ostalaritza establezimendu batean eragozpenak sortzen ari omen ziren.

Udaltzainek gertatutakoa argitzen saiatu nahian haiekin esku hartu zutenean, laguntzeari uko egin zioten eta esku hartu zuten udaltzainei aurre egin eta haien aurka ere egin zuten. Horren aurrean, atxlotu egin zituzten.

Contenido patrocinado