Legutioko saihesbideko lanak eta A-3302 eta A-311 bideen hobekuntza esleitu ditu Arabako Aldundiak, 13,2 milioi euroan

Publicado: martes, 5 diciembre 2023 14:03

GASTEIZ, 5 Dic. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak astearte honetan esleitu ditu Legutioko saihesbideko obrak, A-3302 errepidearen hobetzea Eztarroa parean eta A-3114 errepidea hobetzea Maeztu eta Leortza artean. Hiru proiektuetarako inbertsioa 13,2 milioi eurokoa da, eta bide segurtasuna indartzea du helburu.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, lehenik eta behin, Legutioko saihesbidearen obrak esleitu dizkio Yarritu S.A. enpresari, 5,1 milioi euroan eta 20 hilabeteko egikaritze epearekin. Saihesbide berriak A-2620 eta A-623 errepideak lotuko ditu, Aramaiora doazen edo Aramaiotik datozen ibilgailuen trafikoak herriaren erdialdea zeharkatu ez dezan.

Era berean, A-3302 errepidea hobetzeko obrak Promociones y Pavimentaciones Balgorza S.A. enpresari eskeitu zaizkio, Eztarroara sartzeko bidegurutzearen eta A-3606 errepidearekiko bidegurutzearen artean, bost milioi euroan eta 18 hilabetean egiteko konpromisoarekin.

Azkenik, foru erakundearen gobernu kontseiluak Ismael Andres S.A. enpresari esleitu dizkio A-3114 errepidea egokitzeko eta hobetzeko obrak, 1,5 kilometroko tartean, Maeztu herriaren eta Pocilones
haitzartearen hasieraren artean, Leortzako herria igaro ondoren. Lanok 3,1 milioi euroko aurrekontua dute, 16 hilabeteko epean egiteko konpromisoarekin.