BILBO 4 Nov. (EUROPA PRESS) -
Leioa udalerri bizkaitarreko Altzoan haurreskolarako eskaerak aurkezteko datorren azaroaren 8an irekiko da. Zentro berri hau Txomin Aresti ikastetxearen eraikinean dago kokatuta eta 80 plaza izango ditu 0 eta 2 urteko ume leioaztarrentzako. Eskaerak azaroaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 2012ko urtarrilaren 9an irekiko den haurreskola berriaren plazekin eta 2010. urtean sortutako Artatza haurreskolaren 20 plazekin, Leioak 100 plaza izango ditu 2012. urtean txikien hezkuntza publikoan.
Altzoan haurreskola berria Txomin Aresti ikastetxearen eta Musika Eskolaren parean egin den eraikin berrian dago kokatuta, zehazki beheko solairuan. Leioako Udalarentzat, haurreskola herriaren erdialdean kokatzea "garrantzitsua" izan da herritar guztien eskura egoteko.