Lisabö taldeak 'Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte' disko berria argitaratuko du abenduan

Lisabö taldearen disko berria aurkezteko kontzertuaren kartela.
BIDEHUTS
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 11 septiembre 2023 13:56

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Lisabö taldeak 'Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte' izenburuko disko berria argitaratuko du abenduaren 1ean, eta Tolosako Bonberenean aurkeztuko du zuzenean biharamunean, abenduaren 2an, Fufu irundarrekin batera, Bidehuts zigilu autogestionatuko iturriek jakinarazi dutenez.

Disko berria kaleratu eta hurrengo egunean Bonberenean aurkeztuz, "balioan jarri nahi da espazio eta kolektibook, besteak beste, autogestioaren kulturari eta kulturaren autogestioari egiten dioten ekarpen zinez baliotsua", nabarmendu dute.

Kontzerturako sarrerak asteartean jarriko dira aurretiaz salgai, irailaren 12an, 10:00etan, musikaze.net atarian. Diskoa abenduaren 1ean bertan eskuratu ahal izango da LP eta CD euskarrietan Bidehutsen webgunean eta taldearen zuzenekoetan. Durangoko Azokan ere izango da salgai, eta Azoka ostean ohiko dendetara helduko da.

Gainera, diskoa aldez aurretik erosteko aukera ahalbidetuko da www.bidehuts.bandcamp.com webgunean, eta laster jakinaraziko dute zein egunetan izango den. Lisabö taldearen diskoarekin batera, Bidehutsen beste erreferentzia berri gehiagoren aurretik salmenta ere martxan jarriko da.

Contenido patrocinado