Maskara jartzea sustatzeko kanpaina abiatuko du Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Diputazioko arduradunak
GIPUZKOAKO ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 16 julio 2020 11:27

DONOSTIA 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina bat jarriko du martxan maskara jarrita eramatea duen garrantziaz jabearazteko. Gizartean ezagunak eta beren arlo profesionalean erreferenteak diren hainbat gipuzkoarrek jendeari dei egingo diote osasun arloko neurri berriak zorrotz jarraitzera, "maskara une oro erabiltzea modurik eraginkorrena delako elkar ez kutsatzeko eta agerraldiak eragozteko".

Kanpainak norbanakoen erantzukizuna areagotu nahi du eta jendea covid-19aren aurrean "inola ere ez erlaxatzera bultzatu", euskal erakundeek #MaskaraBeti #SiempreMascarilla goiburuarekin abian jarriko dituzten gainerako ekimenekin bat eginez.

"Maskara erabiltzea eta osasun arloko neurriak zorrotz betetzea: horixe da erarik onena norbera babesteko eta besteak ere babesteko", adierazi du ostegun honetan Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Ildo horretan, gipuzkoarrei eskatu die "ez ahazteko azken hilabeteotan ikasi behar izan dugun guztia".

"Lurraldean izan diren azken agerraldiek gogorarazten digute birusak gure artean segitzen duela. Gipuzkoak hasiera-hasieratik heldu dio krisi honi komunitate gisa, eta halaxe jarraitu behar dugu: elkartasunez jokatuz, den-denok gure onena jarriz eta erantzukizun pertsonal eta kolektiboaz jokatuz. Arduratsuak izan eta guztien onerako egiteko modurik onena maskara une oro eramatea da, maskara erabiltzeak bizitzak salbatzea dakar", esan du.

Kanpaina ostiralean hasiko da, eta hainbat arlotan oso ezagunak diren herritarrek parte hartuko dute, kultura, kirol, gastronomia, zientzia eta hedabide arloetakoek, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Elena Artzak eta Karlos Arguiñano sukaldariek, Joseina Etxeberria, Xabier Euzkitze, Gabriela Uriarte, Kike Amunarritz, Juan Carlos Etxeberria eta Julian Iantzi komunikatzaileek, Aritz Aranburu surflariak, Ane Etxezarreta eta Ander Guevara Realeko futbolariek, Richard Oribe igerilariak, Leire Martinez, Pablo Benegas eta Izaro musikariek, Koldobika Jauregi eskultoreak, Aitor Arregi zinemagileak eta Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak.

Contenido patrocinado