BILBO, 15 (EUROPA PRESS)
Merkataritzaren salmentek %1,9ko igoera erreal metatua izan zuten 2018. urtean. Handizkako merkataritza, txikizkakoa eta ibilgailuen salmenta eta konponketa biltzen ditu merkataritza sektoreak. Halaber, merkatuko beste zerbitzuen salmentak %2,0 gehitu ziren, Eustat estatistikaren euskal erakundeak jakinarazi duenez.
Merkatuko zerbitzuek bilakaera positiboak izan dituzte 2018an hiru lurralde historikoetan: Araban merkataritzak %5,2ko gehikuntza izan zuen, eta beste zerbitzuek %0,8koa; Bizkaian merkataritza %1,0 hazi zen, eta beste zerbitzuak %2,3; Gipuzkoan merkataritza %1,7 igo zen, eta beste zerbitzuak %1,9.
Halaber, merkataritza sektoreko langileak %1,2 gehitu ziren EAEn 2018an, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, eta beste zerbitzuetan, aldiz, %2,7.