'Mortal Kombat II' filma iritsiko da ostiralean EAEko zinema aretoetara, 'Adi! Filmak Euskaraz' programaren barruan

'Mortal Kombat II' Filmaren Kartela
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 7 mayo 2026 13:12

BILBO 7 (EUROPA PRESS)

'Mortal Kombat II' film estatubatuarra estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretotan ostiralean, maiatzaren 8an, eta euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da 'Adi! Filmak Euskaraz' programaren eskutik. Aurten euskaratuta ikusiko den bederatzigarren lana da, Zineuskadi elkartetik jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, orain arte 'Zinema Euskaraz' izenez ezagutzen zen programak 'Adi! Filmak Euskaraz' marka aurkeztu berri du, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa.

Zineuskadik sustatutako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikakio Sailak babestutako 'Adi! Filmak Euskaraz' programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Bada, 'Mortal Kombat II' filma Gorbeia Zinemak (Gasteiz), SADE Príncipe (Donostia), Golem La Morea (Iruña), Niessen Zinemak (Errenteria) eta Zugaza Zinemak (Durango) aertoetan estreinatuko da, eta datozen hilabeteetan beste film batzuk ere izango dira 'Adi! Filmak Euskaraz' programaren baitan, hala nola: 'Winnipeg, itxaropenaren ontzia' eta 'Los Pérez-Osos'.

Contador

Contenido patrocinado