Musika eta literatura izango dira protagonista Bilboko Gutun Zuria Zabalik ekimenaren aurtengo saioetan

Gutun Zuria Zabalik Bilbon
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 9 octubre 2026 14:56

BILBO 9 (EUROPA PRESS)

Gutun Zuria Bilbao literatur jaialdiak jorratutako gaiak zabaldu eta garatzen dituen Gutun Zuria Zabalik programaren edizio berriak musika eta literatura izango ditu ardatz Bilboko Azkuna Zentroan, eta urriaren 15ean hasiko da, Gorka Urbizuren, Olaia Inziarteren eta Amets Arangurenen arteko solasaldiarekin. Ondoren, azaroaren 17an, Sabina Urraca eta Laura Fernandez idazleen arteko topaketa izango da.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Gutun Zuria Zabalik programak "hizkuntza eta egitura narratiboak berritzeko duten gaitasunagatik erreferentzia diren ahotsak biltzen ditu". "Begirada bereziak eskaintzen dituzte orainari buruz, betiere bertako eta mundu globaleko testuinguruetatik abiatuta, eta gai ugari jorratzen dituzte, besteak beste, identitatea, memoria, tentsio sozialak, ezagutzaren mugak eta errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanak", azaldu dute.

Bada, urriaren 15ean, 'Kanturako Hitzak' emanaldian, Olaia Inziarte Gorka Urbizu eta Amets Aranguren musikariak solasean ariko dira eta xehe azalduko dituzte beren obrak nola jaio eta taxutzen diren, lan egiteko dituzten moduak, beren erreferenteak eta sorkuntza prozesu osoan hartu beharreko erabakiak. Abestiak idazteko modua, musika eta egileek sortzeko moduan literaturak duen lekua hizpide izango diren topaketan hainbat galderari erantzuten saitatuko dira.

Programaren bigarren topaketa azaroaren 17an izango da, Sabina Urraca eta Laura Fernandez idazleekin; irudimenaz eta munduan ez egoteko, tarte batez aldendu edo irteteko, edota barrurago joateko beharraz arituko dira. 'Maitasun harremana irudumenarekin' izenburupean, egileek "beren egoeraz hitz egingo dute, espioi edo agente bikoitz izateaz, hau da, munduan behatzeko eta gauzak biltzeko dagoen pertsona bat, askoz handiagoa den beste zerbait egiteko, bera gabe existituko ez litzatekeen zerbait".

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado