Naica taldeak doinu elektroakustikoak eramango ditu larunbatean Gernikako Lizeo Antzokira

Naica taldea Gernikan
LIZEO ANTZOKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 30 marzo 2012 13:30

BILBO 30 Mar. (EUROPA PRESS) -

Naica taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, martxoaren 31n, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian, "eraberritutako errepertorioa" eskaintzeko, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, aretoko iturriek jakinarazi dutenez.

Taldea bikotea zen hasieran eta kantak formatu akustikoan joteko egin zituzten, baina orain, Naia Mandaluniz (teklatua, zeharkako flauta, ahotsa), Carlos Noain (gitarra, klarinete, ahotsa), Santiago Noain (bateria, ahotsa) eta Mikel Azcona (baxua) musikariek osatzen dute banda, areto gernikarreko iturriek jakinarazi dutenez.

Musika elektroakustikorako formatu klasikoa erabiliz, hainbat paisaia eta sonoritatetan zehar bidaiatzeko aukera ematen du Naica taldeak. Laukoteak bere era bilatu nahi du, hau da, ahots propioa izan nahi du eta gainontzeko estiloetatik urrundu.

Contenido patrocinado