MADRIL 9 (Portaltic/EP)
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Biltzar Nagusiak adierazi du interneterako sarbidea izatea giza eskubide bat dela. Bere argudioen artean, internet gizarte osoaren hazkundea eta aurrerapena errazten duen erreminta bat dela dago. Halaber, edonorrentzat sarbide errazeko eskubide unibertslaa izan beharko litzatekeela iritzi dio, eta sarbidea erraztera bultzatu ditu gobernuak.
"Interneten izaera bakar eta aldakorrari esker, norbanakoek iritzi eta adierazpen eskubidea erabil dezakete. Gainera, bere giza eskubideen parte da, eta gizarte osoaren aurrerapena sustatzen du", adierazi du Frank La Rue NBEko Errelatore Bereziak, CNN-k zabaldutako prentsa ohar batean.
La Rueren arabera, gobernuek "ahaleginak egin behar dituzte" internet "guztiontzako erabilgarri, sartzeko erraza eta merkea" izan dadin. Internetera sarbide orokorra ziurtatzeak "lehentasuna izan behar du estatu guztientzat", esan du.
Bestalde, internetera sartzeko eskubidea urratuz zenbait gobernuk hartutako neurri zapaltzaileen aurka agertu da NBE. Frantzia bezalako mendebaldeko gobernuek -Hadopi Legearekin- edo botere eredu bezala diktadura duten herrialdeek interneteko sarbideari neurri murriztaileak aplikatzen dituzte gaur egun.
NBEk dio interneterako sarbidea mantendu egin behar dela eta bereziki baliotsua dela "hauteskundeak bezalako une politiko garrantzitsuetan, urduritasun sozialeko garaietan edo urtemuga historiko eta politikoetan", CNN-k bildutako informazioaren arabera.
Iturria: CNN (http://mexico.cnn.com/tecnologia/2011/06/08/la-onu-declara-e...).