Pantzart taldeak "Boli bili boli" txotxongilo ikuskizuna taularatuko du urtarrilaren 4an Bilbon

Foto: PANTZART
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 23 diciembre 2014 12:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Pantzart konpainiak "Boli bili boli" txotxongilo ikuskizuna eramango du Bilboko Campos Eliseos antzokira datorren urtarrilaren 4an, 12:30ean gaztelaniaz eta 17:30ean euskaraz. Juan Kruz Igerabideren umeentzako poema laburretan oinarriturik, zuzeneko musika, kantak eta txotxongiloak uztartzen ditu haur ikuskizunak.

   Konpainia bilbotarrak jakinarazi duenez, Elena Bezanillak zuzendutako lanak Nikaxita (Ainhoa Pineda) eta Grigor (Santiago Ortega-Sos) ditu protagonista. Istorioen haria aitonaren koaderno zaharra izango da. Bertan topatutako zeinu, marrazki, soinu eta pertsonaiek era guztietako ikus-olerkiekin harrituko dituzte ikusleak.

   Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa egongo da; ez da, ordea, ohiko liburuxka. Marrazkiak, gauzak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu, guztiak Igerabideren olerkiekin zerikusia dutenak. Nikaxita eta Grigorek lehen orria zabaldu orduko hasiko da guztia. "Ikuskizuna 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat denez, olerkiak laburrak eta adin horretako umeentzat egokiak dira", azaldu du Bezanillak.

   Poema gehienak musikatuak izan dira, Adrían García de los Ojos lan honetarako espresuki sortutako doinuekin, eta Nikaxitak kantatuko ditu. Santi Sos polifazetikoak borobilduko du giroa zuzenean joko dituen instrumentuekin: armonika, sudur txirula, perkusioa, egunero erabiltzen ditugun objektuak eta abar.

   Pantzart umeen arloan antzerki ekintzak egiten dituen konpainia bilbotarra da. 2008an sortu zen arte eszenikoak berritzeko egitasmoarekin, eta arte plastikoak, txotxongiloak, musika eta haur literatura idazten duten egungo autoreekin maila berean lankidetzan aritzea du helburu.

   Orain arte, Pantzartek adin ezberdinetarako haurrentzako hiru ikuskizun ezberdin egin eta prestatu ditu, hirurak Juan Kruz Igerabideren eta Mariasun Landaren testuetan oinarrituak. Konpainiako partaideak Elena Bezanilla, Santiago Ortega, Ainhoa Pineda eta Arantza Flores dira.

Contenido patrocinado