PCR probak egingo dizkiete astearte honetatik Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarrei

PCR proba egiten Azkoitian.
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 20 octubre 2020 10:57

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera joateko eskatu diete Durangoko (Bizkaia) 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei, covid-19aren hedapena eragozteko egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen baitan. Astearte honetan hasiko dira probak egiten, eta, seguru aski, urriaren 27an amaitu.

Osasun erakundeek jakitera eman dutenez, proba egiteko aurretiazko hitzordua eskatu behar da Landakoko osasun zentrora (94 603 28 80) edo Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta. 13 eta 18 urte bitarteko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek ez dute aurretik hitzordurik hartu behar osasun zentroan, eta ikastetxeek jakinaraziko diete non eta noiz egin behar duten PCR proba.

Probak astearte honetan hasiko dira, 16:00etan, Landako Gunean (sarrera pabiloiaren albo batetik, arboladiaren aldetik), eta seguru aski, urriaren 27an amaituko dira. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero, besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera, beren etxeetan isolatzeko eta osasun zentrora deitzeko.

Contenido patrocinado