Pertsonen eta hiriaren osasunaren aldeko martxa solidarioa egingo da larunbatean Bilbon

Healthy Cities
SANITAS
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 5 mayo 2025 14:51

BILBO 5 May. (EUROPA PRESS) -

Sanitas erakundearen Healthy Cities jasangarritasun ekimenak pertsonen eta hiriaren osasunaren aldeko martxa solidarioa antolatu du Bilbon larunbaterako, maiatzaren 10erako, eta Mugikortasun eta Jasangarritasun eta Osasun eta Kontsumo sailek parte hartzeko deia egin diete bilbotarrei.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, martxa 09:30ean abiatuko da udaletxe aurreko kaitik eta ordubete iraungo du. Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohia izango da ibilaldiaren buru, eta maiatzaren 1etik ekainaren 30era egunean 6.000 urrats egiteko erronka betetzera animatuko ditu bertaratutakoak.

Erronka ekainaren amaieran bukatzen denean, parte hartzaileek egindako urratsak Espainiako Estatuko hainbat hiriri emandako funts bihurtuko dira -tartean Bilbori-, ingurune osasungarriagoak sortzen lagunduko duten zuhaitzak landatzeko. Bilbori dagokionez, Sanitasek emandako funtsak Masustegi eta Mintegitxueta artean dagoen lusail bat basoberritzeko erabiliko dira.

Nora Abete Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziaren hitzetan, "ekimen honekin helburu bi lortu nahi ditugu osasun publikoarekin eta jasangarritasunarekin daukagun konpromisoaren barruan: jarduera fisikoak ohitura osasungarri gisa daukan garrantziaz sentsibilizatzea eta praktika horiek uriko berdeguneak zabaltzearekin lotzea, Bilbo hiri gero eta garbiagoa eta jasangarriagoa izan dadin".

Ibilbidean parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete https://www.rockthesport.com/es/evento/sanitas-healthy-citie... web orrian, eta Healthy Cities Sanitas desafioan izena eman, parte-hartzaileek egindako urratsak erregistratzen dituen doako aplikazio irekiaren bidez.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado