BILBO, 15 (EUROPA PRESS)
Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %1,2 jaitsi zen joan den urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,0 da, INE estatistika erakundeak ostiral honetan jakinarazi duenez.
Urtarrileko prezioen jaitsieran eragin izan nabarmena izan du Jantziak eta oinetakoak sektorean izandako murrizketak, prezioak %15,9 jaitsi baitziren. Aisia eta kultura (-%2,4), Etxebizitza eta Hotel, kafe eta jantokiak (-%0,5), Tresneria (-%0,4) eta Elikagai eta alkoholik gabeko edariak (-%0,1) sektoreetan ere jaitsi ziren prezioak.
Bestalde, Medikuntza eta Hezkuntza sektoreetan prezioek ez zuten aldaketarik izan urtarrilean, eta Garraioa (%2,0), Alkoholdun edari eta tabakoa (%0,7), Komunikazioak (%0,5) eta Besteak (%0,3) sektoreetan igo egin ziren.
Urte arteko bilakaerari dagokionez, prezioak %2,7 gehitu dira Komunikazioetan, %2,6 Etxebizitzan, %1,6 Hotel, kafe eta jantokietan, %1,5 Alkoholdun edari eta tabakoan, %1,3 Besteetan, %1,1 Garraioan eta Tresnerian, %0,8 Hezkuntzan, %0,7 Jantzi eta oinetakoetan eta %0,2 Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan. Aitzitik, Aisia eta kulturan %1,3 gutxitu dira prezioak urte artean, eta Medikuntzan %0,2.