BILBO 18 Ago. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Aste Nagusia dela eta, Renfe Aldiriak gaueko tren zerbitzu bereziak jarri du abian, gainera, 157.000 eserleku baino eskainiko ditu abuztuaren 20tik abuztuaren 28ko gauera bitartean, biak barne. Tren hauek, Bilbo gunea osatzen duten hiru lineetan ibiliko dira: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña).
Zerbitzu hau gaueko 589 trenek osatuko dute, eta egunez dabiltzan ohiko trenei gehituko zaizkie. Egunekoak, errefortzuak izango dituzte jai egunetan egoten den jendetzaren beharrizanak asetzeko.
Aste Nagusian zehar gaueko Aldiriko tren zerbitzuek duten onarpenek ahalbidetzen du urtero jaiegun gauetan tren zerbitzu bereziak ezartzea. Hori dela eta, 26 urte daramatza Renfek Aste Nagusian zehar gaueko trenen zerbitzua eskaintzen.
Gaueko trenak hamabost minuturo egongo dira, jende gehien dabilen orduetan hain zuzen ere, ordutegirik indartsuena 21.00etatik 00.00ra bitartekoa izango da, hau da, su artifizialen ordutegian.
Mugikortasun handiko hiru ordu horietan, Hegoaldeko lineak 15 minuturo eskainiko ditu trenak. Urduñako linean tren gehiago jarriko dira ere suak ikustera joateko. Gaueko gainerako orduetan, trenak 20 eta 30 minututik behin ibiliko dira.