Rusowsky eta Ralphie Choo izango dira ostiral honetan BBK Udazken Soinuak zikloan, Bilbon

Rusowsky
LAST TOUR
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 11 noviembre 2022 12:51

BILBO 11 Nov. (EUROPA PRESS) -

Rusowsky eta Ralphie Choo musikarien kontzertua izango da ostiral honetan, azaroaren 11n, Bilboko BBK Salan, BBK Udazken Soinuak zikloaren baitan. Musikariak Espainiako "indietronika musikaren funtsezkoak diren bi figura dira", Last Tour enpresa antolatzaileak jakinarazi duenez.

Ruslan Mediavilla da Rusowsky. Hasieratik artista garrantzitsuekin lan egin du, adibidez, C. Tanganarekin edo Aitanarekin. Bere estiloaren ezaugarria da drum and bass moduko joerak "oso pitcheaturiko" ahotsekin nahastea, "balada txikiak BPM altuak dituzten abesti bihurtuz".

Berarekin batera izango da Ralphie Choo, estatuan zein nazioartean pixkanaka bidea egiten ari den artista. Lollapalooza 2023 jaialdiko kartelean izango da. 'Lamento de una supernova' edo 'Bulerías de un caballo malo' abestietan, adibidez, rumba bezalako generoetako elementu folklorikoak nahasten ditu erritmo berritzaileekin.

BBK Udazken Soinuak musika zikloak bigarren edizioa egiten ari da aurten. Bederatzi emanaldi dira, musika garaikidearen adierazgarri diren proposamen fresko eta askotarikoekin. Hautaketa artistikoan Espainiako Estatuko hainbat musika joera edo korrontetako 12 artista sartu dira. Zikloko kontzertu guztiak BBK Salan dira, eta sarrerak lasttour.org eta salabbk.bbk.eus webguneetan eros daitezke.

Contenido patrocinado