BILBO 5 Ene. (EUROPA PRESS) -
Saioa Agirre gimnasta, Eneko Van Horenbeke arraunlaria, Eunate Etxebarria judoka, Nikolay Sena patinatzailea eta Ibon Martinez saskibaloi jokalaria dira Getxoko 2017ko kirolari onenaren saria jasotzeko bost finalistak.
Irabazlearen izena Getxo Sasoi Sasoian kirolaren hamaikagarren ekitaldian jakinaraziko dute, datorren asteartean, urtarrilaren 9an. Ektialdia 20:00etan hasiko da, Olatuan, kirol portuko itsas bidaien terminal berrian, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.