San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week ekimena hasiko da astelehen honetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 21:45

DONOSTIA 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Donostia eta Gipuzkoa erreferente gastronomiko bihurtuko dira San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week egitasmoaren bosgarren edizioarekin. Astelehen honetatik, urriaren 21tik, azaroaren 3a bitartean, Gipuzkoako 26 jatetxek luxuzko menuak dastatzeko aukera emango dute, bertako eta sasoiko produktuekin eginda.

Asteburuan, menuen prezioa 30 euroko + BEZ izango da, eta ostegunetik ostiralera, 25 euro + BEZ. Guztira, Gipuzkoako 26 jatetxek hartuko dute parte egitasmoan: Astigarrako Petritegi; Beasaingo RK; Debako Urgain; Donostiako Abakando, Albiztur, Astelena, Barkaiztegi, Bera bera, Bodegón Alejandro, Bokado San Telmo, La Cepa, La Fábrica, La Madame, La Muralla, La Perla, Narru, Ni Neu eta Patxi Aizpuru; Hondarribiako Laia eta Sugarri; Oiartzungo Etxe-zahar; Pasai Donibaneko Ziaboga; Irungo Singular Food; Zarauzko Kirkilla Enea; eta Zumaiako Basusta eta Marina Berri. Erreserbak sansebastianrestaurantweek.com webgunearen bitartez egin behar dira.

Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week Gipuzkoa turismo gastronomikoko norako bezala sendotzeko proiektu gisa jaio zen. Antzeko ekimenek New York, Londres edo Lisboan izandako arrakasta ikusita, Restaurant Week euskal gastronomiaren eta sasoiko produktuen kontzeptuan sakontzeko egitasmo bezala aurkezten da.

Ekimena Donostia Turismoa erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak bultzatzen dute, Gipuzkoako kalitatezko gastronomiaren irudia sendotzeko konpromisoarekin.

Contenido patrocinado