BILBO, 28 (EUROPA PRESS)
'Sari nagusia: ziztu bizian' filma ostiralean estreinatuko da Euskal Herriko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film alemaniar hau euskarara bikoiztuta ikusteko aukera eskaintzen da.
Zineuskadik jakinarazi duenez, aurten euskaratuta eskaintzen duten zortzigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Film honetan, Edda deituriko protagonistak, auto lasterkarien pilotu bihurtzea du amets. Ustekabean, bere ametsa egia bihurtzen da: gainbeheran zegoen jolas-parkea lasterketa-zirkuitu bihurtzen da! Bere idoloarekin, Ed pilotuarekin batera, Europako Sari Nagusia izango dute erronka, eta lasterketaren aurkako sabotaje-plan bat aurkituko dute. Lortuko al dute lehiaketa salbatzea eta jolas-parkea ixtea saihestea?
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines (Donostia) eta Niessen (Errenteria).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: 'Sablehortz kapitaina eta Greleko Kondesa' (iraila), 'Supercharlie' (urria) eta 'El tigre perdido' (azaroa).