DONOSTIA, 11 Ago. (EUROPA PRESS) -
Donostiako Aste Nagusiaren hasierako ekitaldiak hiru protagonista nagusi izango ditu, gaur 19.00etan: Sonakay musika flamenko talde donostiarra, Helduak elkartea (kaltetuen alde eta bazterketa arriskuaan daudenen alde lan egiten duena) eta Asoleus (futbol 11ko kirolari afizionatuen elkartea). Elkarrekin abestuko dute 'Artillero' kantu tradizionala.
Ehunka lagunek parte hartuko dute Donostiako udaletxearen parean, Alderdi Ederren, ohikoa den moduan. Luis Mokoroa izango da, azken 25 urteotan bezala, kanoikada botatzeko arduraduraduna, eta azken aldiz izango du ardura hori. Kanoikadarekin batera hasiko da Donostiako Aste Nagusia, 500 ekitalditik gora izango dituena, datorren larunbata bitarte (hilak 18).
Sonakay musika-taldeak, 'Artillero' kantatzeaz gain, kontzertua emango du Bulebarrean, eta Amaia Monterok, bere aldetik, Sagüesen. Granadako Esteban Martín piroteknia izango da su-artifizialen lehiaketa zabalduko duena.