TAO zerbitzua ezarriko da Bilboko Zorrotza auzoan azaroaren 16an

Archivo - TAO Bilbon
PICASA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 19 octubre 2026 14:08

BILBO 19 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak TAO kaleko araututako zerbitzua ezarriko du Zorrotzan azaroaren 16an, eta dagokion bereizgarria eskuratzen duten egoiliarrek denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango dute beren bizileku eremuan (Zorrotza iparraldea edo Zorrotza hegoaldea). Zorrotzan bizi diren pertsonek, non sektore berdea, urdina eta L berdea egongo baitira, egoiliar txartela eskatu dezakete jada.

Bilbnoko Udaletik jakinarazi dutenez, www.bilbao.eus webgunean, Herritarren Arretarako Bulegoan (Lersundi kalea, 5, 48009 Bilbo) eta Zorrotzako Udal Zentroan (Clara Campoamor kalea, 1) eskatu dezakete egoiliar txartela. TAOren urteko tarifa 50 eurokoa da, edo, hala badagokio, hiruhileko naturalen arabera hainbanatutako zati proportzionala.

Besteak beste, TAO bereizgarria lortzeko, hurrengo baldintza hauek bete behar dira: egoiliarra Bilbon erroldatuta egotea, txartela zein helbidetarako eskatzen den helbidean; ibilgailuaren helbidea erroldakoarekin bat etortzea, 'renting/leasing' erregimenean dauden edo enpresak lagatako ibilgailuen kasuan izan ezik; bereizgarria edukiko duen ibilgailua turismoa edo antzeko ibilgailua izatea, eta udal aparkaleku batean egoiliarrentzako partzela bati atxikita ez egotea; eskatzaileak zorrik ez izatea Bilboko Udalarekin.

Bi egoiliar txartel emango dira gehienez helbideko, eta, gehieneko kopuru horretan, udal egoiliarraren aparkaleku partzelak nahiz bizileku eremuko garaje pribatuen partzelak zenbatzen dira.

Eremu horretako TAOaren ordutegia bizileku eremuari dagokiona izango da, hau da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara; larunbatetan ez da TAOrik egongo eta abuztuan goizez bakarrik funtzionatuko du.

Contenido patrocinado