UEUren 51. Udako Ikastaroak hasiko dira asteazkenean Bilbon

UEUren 51. Udako Ikastaroak
UEU
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 12 junio 2023 10:29

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Udako Ikastaroen 51. edizioa hasiko da asteazkenean, ekainaren 14an, Bilboko Ibaiondo udaltegian, 'Herritarrak ikerketan inplikatzen' izenburuko jardunaldiarekin, hausnarketa eta topaketa gune gisa.

Hasierako jardunaldian, zientzia herritarra ezagutu, esperientziak partekatu eta herritarrak ikerkuntzan inplikatzeko bideak proposatuko ditu UEUk, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

'Herritarrak ikerketan inplikatzen' jardunaldia 09:30ean hasiko da, Aitor Bengoetxea Alkorta UEUeko zuzendariak eta Koldo Garcia Etxebarria UEUko talde eragileko kide eta jardunaldiaren antolatzaileak egingo dute ongietorri eta aurkezpenarekin.

Ondoren, 10:00etan, '#solastUEU: Esperientziak giza eta gizarte zientzietan' solasaldia egingo da, Gari Otamendi Arrietarekin (musikari eta dantzaria), Ane Olabarria Morejonekin (EHU) eta Igor Ahedo Gurrutxagarekin (EHU, Parte Hartuz), Aitor Cevidanes Miranda (Neiker) moderatzailea dela.

Jarrraian, 10:45ean, Iñaki Sanz-Azkue (Ingurugela, Aranzadi), Danel Solabarrieta Arrizabalaga (Elhuyar) eta Ainara San Juan (EHU) arituko dira '#solastUEU: Esperientziak zientzia esperimental, teoriko eta teknikoetan' saioan, eta Maitane Basasoro Zigandak (EHU) egingo ditu moderatzaile lanak.

Kafea hartzeko atsendearen ondoren, 12:15ean, '#solastUEU: zientzia herritarra, posible al da?' solasaldia egingo da, Olga Ibañez Solerekin (doktoregaia), Leire Pinedo Rodriguezekin (psikologoa) eta Uxue Razquin Olazaranekin (editorea), Koldo Garcia Etxebarria moderatzailea dela.

Azkenik, 13:00etatik 13:30era, '#solastUEU orokorra, ondorioak eta amaiera' saioa egingo da, eta Koldo Garcia Etxebarria jardunaldiaren antolatzailea izango da hizlaria.

Contenido patrocinado