Ura kenduko da asteazken honetan Bilboko Pau Casals etorbidean lanak egiteko

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 4 junio 2025 9:51

BILBO 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak jakinarazi du eten egingo duela uraren hornidura zerbitzua Pau Casals etorbideko zenbait tokitan asteazken honetan, ekainaren 4an, lan batzuk egin ahal izateko.

Hain zuzen, igogailu bat jartzeko lanak egiteko kenduko da ura, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, eta Pau Casals etorbideko 11, 13 eta 15 zenbakiean izango du eragina.

Contenido patrocinado