Valeria Ros: "Bilbon txiste inprobisatu bat egin dezaket eta mundu guztiak ulertzen nau"

Archivo - Valeria Ros
MPC MANAGEMENT - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 15 agosto 2024 10:59

BILBO 15 Ago. (EUROPA PRESS) -

Valeria Ros, komiko bizkaitarra larunbat honetan Bilboko Eliseos Antzokian egongo da "Fuckin Diva" antzezlana aurkezten. Halere, anekdotaren bat inprobisatuko duela aitortu du. Publiko lokalak oso gertu sentitzen du. Bizkaitarrak pentsatzen du bere inprobisatutako txisteak erraz ulertzen dituela hemengo jendeak.

Europa Press-i aitortu dion bezala, Rosek ospatu du Aste Nagusian egon izatea, bere lehenengo aldia baita. "Konpromezu bat eta ilusio bat" dela adierazi du. Oraindik ez daki ze anekdota kontatuko duen bere monologoan, baina ziur sentitzen da bilbotarrak ikusterakoan burura etorriko zaiola baten bat.

La Sextako "Zapeando" programan eta "La Resistencia"-ko programan egon ostean ospetsua bihurtu zen Valeria. Orain "Fucking Diva" antzezlanarekin dago murgilduta.

Valeriak aitortu du Bilboko jaiak disfrutatzekoak direla, udako amaierarekin baitator Aste Nagusia. Sentsazio arrarotzat hartu du Bilbon antzezteak eta "beldur bat" duela aitortu du Valeriak, jendeak aspalditik ezagutzen duelako Valeria.

Contenido patrocinado