Vital Fundazioak 1.100 eta 4.400 euro arteko laguntzak emango ditu kirol ekipamenduak eta materiala erosteko

Laudioko Atletismo Taldea
VITAL FUNDAZIOA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 11 marzo 2026 16:50

GASTEIZ 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Vital Fundazioak kirolerako ekipamenduak eta materiala erosteko aurtengo laguntzen deialdia jarri du martxan, klubei, federazioei eta, aurten lehen aldiz, irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei zuzenduta, eta 1.100 eta 4.400 euro arteko laguntzak banatuko ditu, fitxa aktibo kopuruaren arabera.

Vital Fundazioak jakinarazi duehnez, laguntzen zenbatekoak handitu egin dira eskola kiroleko, oinarriko kiroleko, herri kiroleko eta kirol inklusiboko proiektuak laguntzera bideratutako deialdia. Gainera, ekimenaren hirugarren edizio honetan, eskaerak aurkezteko epea ere luzatu egin da, eta martxoaren 23tik ekainaren 5era egongo da zabalik.

Hasiera batean, laguntzak klubei, federazioei eta kirol erakundeei zuzenduta zeuden; aurten, berriz, irabazi asmorik gabeko Arabako beste erakunde batzuek ere deialdian parte hartzeko aukera izango dute, hala nola GKE-ek edota kooperatibek.

Eskaerak www.fundacionvital.eus webgunearen bidez egin beharko dira, eta diruz lagundu beharreko kirolerako materialaren edota ekipamenduen aurrekontua ere aurkeztu beharko da, baita horien diseinua ere. Ekainaren 22tik aurrera jakinaraziko da zeintzuk izan diren onartutako proposamenak.

Laguntzen zenbatekoak %10 igo dira iazkoekin alderatuta, eta 1.100 eta 4.400 euro artekoak izango dira, fitxa aktibo kopuruaren arabera, honako kategoria hauetan: oinarrizko kirola, herri kirola, talde inklusiboak, eskola kirola, 23 urtez azpiko kirola eta seniorrak. Kanpo geratu dira goi mailako lehiaketa kirola, eliteko kirola eta kirol profesionala, baita estatuan edo nazioartean lehiatzen diren taldeak ere.

Jokatzeko kamisetak eta galtzak, entrenamendurako arropa, igerilekuko txanoak, zirak, txirrindularitzako arropa teknikoa kaskoak eta petoak erosteko dira laguntzak, eta aurtengo nobedadea da haize babesak, lumazko jakak, kirol jertseak eta mahukatxoak erosteko ere erabil daitezkeela. Diru laguntzetatik kanpo geratu dira dortsalak, motxilak, bandak, galtzerdiak, baloi orgak, baloiak edota garaikurrak. Erosketak sektoreko enpresa arabar bati egin behar zaizkio, eta Vital Fundazioaren logoa eramango dute, erakunde eskatzailearen markaz gain.

Iazko deialdian, Vital Fundazioak %71 handitu zituen ekipamenduen erosketarako laguntzak, eta 95.000 euro banatu zituen. Arabako 46 kirol erakundek lortu zuten laguntza (aurkeztutakoen %96k), eta 10.391 fitxara iritsi zen ekimena (2024ko lehenengo edizioan baino %88 gehiago).

Contador

Contenido patrocinado