Zazpi euskal enpresen kanpoko larrialdietarako planak onartu ditu Jaurlaritzak

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 22 julio 2025 14:52

GASTEIZ 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Acideka S.A. (Bilbo), HA Ilarduya S.L.U. (Zornotza), Electroquímica de Hernani S.A. (Hernani), Befesa Zinc Oxido S.A.U. (Sondika eta Zornotza) eta Aurubis Berango S.L. (Berango) enpresen kanpoko larrialdietarako planak onartu ditu astearte honetan.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, kanpoko larrialdietarako planak babes zibileko plan bereziak dira, eta lantegietan gerta daitezkeen eta herritarrei eragin ahal dieten istripu hipotesi jakin batzuen aurrean erantzuna artikulatzea dute helburu.

Horrelako planak Seveso izeneko Europako zuzentarauen barruan daude, eta enpresek beren barneko larrialdi planean aurreikusi dituzten neurriak osatzen dituzte.

Planak egiteko prozedurak erreferentziazko araudian ezarritakoari jarraitu dio: jendaurrean jarri ziren eta Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak aldeko txostena eman zuen 2023ko abenduaren 17ko ohiko bilkuran, bai eta Espainiako Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena ere.

Contenido patrocinado