Zubikoa kiroldegia handitzeko eta eraberritzeko akordioa sinatu dute Oñatiko Udalako eta Gipuzkoako Aldundiak

Oñatiko Zubikoa kiroldegia
GIPUZKOAKO ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 8 febrero 2019 17:24

DONOSTIA 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Mikel Biain Oñatiko alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroleko diputatuak hitzarmena sinatu dute Zubikoa kiroldegi handitzeko eta eraberritzeko lanak egiteko. Proiektuaren kostua 4.804.000 euro da, eta foru erakundeak 453.920 euro jarriko ditu.

Oñatiko Zubikoa kirolguneak ia urte osoan asko erabiltzen diren instalazio handiak ditu. Instalazio horien puska handi bat 1980an egindako lehen eraikuntzari dagokio, eta harrezkero ez da lan handirik egin, eta horrek berekin ekarri du denboraren poderioz hondatzea. Horregatik, hainbat lan egingo dira estalkian ura sartzen ari delako, egiturazko elementuei kalte eginez.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordezkatu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan sartzen da Aldundiaren laguntza; izan ere, foru erakundeak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Itxasok adierazi duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Oñatiko Udalak zein Gipuzkoako Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute gaur egun "inoiz baino beharrezkoagoa" dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

Contenido patrocinado