EAEko apirileko industria prezioak %0,8 jaitsi dira hil artean eta %1,2 igo urte artean

Archivo - Industria.
BIH4C). - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 22 mayo 2025 15:29

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioek %0,8 egin dute behera apirilean aurreko hilaren aldean, eta azken 12 hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen urte arteko tasa, bnerriz, %1,2 igo da, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Azterketa zehatzagoa eginda, koke lantegiak eta petrolio fintzea (-%5,3) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%1,9) izan dira apirilean aurreko hilarekin alderatuta prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak.

Aitzitik, informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (%1,8) eta beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (%1,9) izan dira prezioetan hiletik hilerako igoerarik handienak izan dituzten sektoreak.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, martxoaren aldean, energiaren prezioak %3,8 jaitsi dira, ekipo ondasunenak %0,4 eta bitarteko ondasunenak %0,2; kontsumo ondasunetan, aldiz, prezioak %0,2 igo dira.

Urte arteko aldian, prezioen igoerarik handienak energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%45,5 eta informatiko, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (%15,4) adarretan izan dira, eta koke lantegiak eta petrolio fintzea adarreko prezioak, berriz, jaitsi egin dira (-%18,5).

Azkenik, helburu ekonomikoaren araberako sailkatutako ondasun talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da ekipo ondasunetan (%2,8), bitarteko ondasunetan (%1,0) eta kontsumo ondasunetan (%0,9), eta negatiboa energian (-%1,0).

Contenido patrocinado